viernes, 9 de diciembre de 2016

Zer egin dezaket nik EUSKARAREN ALDE?


Zer egin dezaket nik EUSKARAREN ALDE?

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatu genuen. Aurtengo leloa: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" izanda.

Orain dela egun batzuk, alaba galdera horrekin etorri zitzaidan: "Ama, zer egin dezaket nik euskararen alde?" Eta zer erantzun gabe gelditu nintzen. Topikoak besterik ez zitzaizkidan etortzen burura: "gehiago hitz egin, dakigunok hitz egiten ez dugulako,…"
Etxean, gure artea, euskaraz hitz egiten dugu. Euskaldunon artean hitz egiten dugu, baina… zer gehiago?

Galdera buruan izan dut egun batzuetan eta azkenean ideia bat  etorri zitzaidan burura.
Azkenaldi honetan Link Parte / esteka festa / lotura festa-tan ibili naiz nire eskulanekin: txikientzako jositakoak, guretzako jositakoak, gizonentzako,… Talde horietan euskaldunak ere topatu ditut. Beraz, zergatik ez Euskaraz Eskuz Egindako lotura festa bat?

Ba bai, egin dut, eta hemen duzue. Ahal dudan bezain pronto abenduko loturak gehitzeko sarrera prestatuko dut. Arauak definitzen ari naiz. Baina gutxienez beharko duzuena zera da: Zuek idatzitako blog batean, zuek eskuz egindako lanak erakustea.

Hasi gauzak prestatzen! (Nik ere lan asko daukat, ez baitut sarrerarik euskaraz egin L )







No hay comentarios:

Publicar un comentario