domingo, 11 de diciembre de 2016

Helburua eta arauak

Zer nahi dugu lotura bilduma honekin?

  • Sarrerak euskaraz idatzita egon behar dute. Zuek aukeratu: sarrera osoa, elebiduna, argibide batzuk,... Baina euskaraz idatzita egon beharko dute.
  • Sarrerak zuek eskuz egindako gauzei buruzkoak izan behar dute: Josi, ehundu, bitxiak, pastelak, egurra,...
  • Salmentarik ez, mesedez. Iritsiko dira zuen webgunera eta aurkituko dute denda, baina ez gara eskaparate bat izango.
  • Honen helburua, euskaraz idatzitako gure eskulanen bilduma lortzea da.
  • Besteen lanak errespeta ditzagun. Hobeagoak edo txarragoak izango dira. Politagoak edo itxusiagoak. Gustatzen ez bazaizkizu, segi hurrengoarekin 
  • Arauak betetzen ez dituzten loturak kendu egingo ditut.


Arauak:

  • Gehitu Euskaraz idatzitako sarrerak, Eskuz Egindako zuen lanekin
  • Loturak Urtaroka sartu ahal izango dituzue (hasiera batean urtaro bakoitzak 3 sarrera izango ditu, bat hilabete bakoitzeko)
  • Hilabete horretan idatzitako sarrerak izan behar dira 
  • Sarrera honetara lotura jarri beharko duzue bueltan
  • Beste sareetan #EuskarazEskuzEgina, #EskuzEgina edota @EskuzEgina erabili 
  • Animo eta ondo pasa!

Si has llegado hasta aquí y buscas Link Parties en otros idiomas, visita la página de More Link Parties.

Link Party gehiago.

2 comentarios:

  1. Ideia ederra!!
    Lotura festara apuntatzen naiz. laister nire lotura izango dezu hemen.
    Milaesker ekimen hau antolatzeagatik!

    ResponderEliminar